Capsula. Kontzertuko argazkiak

Lehenengo aldiz kamera eskuetan hartu nuenetik argazkilaritzak gauza pila bat aportatu dizkit, milaka momentu, hainbat eta hainbat bizipen, lagun, istorio. Baina horiek guztietatik, bada gauza bat bereziki estimatzen dudana: MUSIKA. Edo musika estilo eta talde ezberdinak ezagutzeko eman didan aukera, kontzertuetan argazkiak ateratzen hasi nintzenetik hainbat talde berri ezagutzeko aukera izan bait dut, zihurrenik bestela ezagutuko ez nituenak. Eta Capsulak horretan badu zerikusirik.

Orain dela pare bat urte etorri ziren lehenengoz Sanagustin Kulturgunera, Azpeitira. Eta hantxe nengoen ni, lehenengo aldiz kamera eskuan, kontzertu batean argazkiak atera nahian. Orduan ez nituen argazki asko atera, baina bai musikaz gozatu. Nola gainera! Liluratuta utzi ninduten lehenengo notatik hasi eta azkenengorarte. Adrenalinaz blai amaitu genuen guztiok!

Pasa den asteburu honetan berriz etorri dira Capsulakoak Sanagustin Kulturgunera. Eta han nintzen berriro ere, kamara eskuan, beraien zuzeneko ikaragarri hura gogoratuz argazkiak ateratzeko irrikaz. Eta nire oroitzapen guztiak txiki gelditu ziren, guztiak gaindidu zituzten. Zeukaten guztia emanez bertaratu ginen guztiak lehenengo minututik bereganatu gintuzten, itzela izan zen!

Horren erakuskarri, gau horretako argazki batzuk dituzue hauek.

Eskerrik asko Capsula!

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea

Capsula. Sanagustin Kulturgunea



Utzi erantzuna