niri buruz

Kaixo! Alaitz Ruiz naiz, diseinatzaile grafiko eta web diseinatzaile azpeitiarra, kuriositatez beteriko pertsona eta jakinminez beti gauza berrien bila dabilena.

Txikitatik musikan, idazten, marrazten, pintatzen eta koloreen munduan murgildua. Irungo Kunsthal, Arte Plastiko eta Diseinuko eskolan diseinu grafikoa ikasi ondoren, Web disinu eta Programazioko Masterra egin dut Area, Diseinu eta Teknologia berrien eskolan, baita Community Manager kurtso bat ere.

Azkeen urteetan K6 Gestión Culturalen egin dut lan, erakusketa eta museo ezbertinetarako diseinu grafikoa lantzen. Gaur egun aldiz, freelance modura nabil. Azpeitiko Argazki Elkarteko kide ere banaiz eta bai argazkilaritza, bai diseinua nire pasio bihurtu dira. Erronkak gustoko ditut eta lan bakoitzari bere denbora, pasioa, eta dedikazioa eskaintzea dut gustoko, detaileak eta kreatibitatea landuz, proiektu bakoitza mundu bat delako eta bakoitzak tratu pertsonal bat merezi duelako, beharrezko bizkortasuna, estrategia eta helburuak ahaztu gabe, noski.

Nahi duzuenerako ;)

Alaitz